Italia
Conte, Criscito eta Mauri, apustuen eskandaluan inplikatuta
Erredakzioa
Iruzur sare batean parte hartzea leporatu diete Juventuseko entrenatzaileari, Italiako selekzioko jokalariari eta Lazioko kapitainari.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Antonio Conte Juventuseko entrenatzaileak, Domenico Criscito Italiako internazionalak eta Stefano Mauri Lazioko kapitainak ustez iruzur sare batean parte hartu dute. Kirol apustuetan eta neurketetan iruzur egin dutelakoan atxilotu dituzte.
Duela ia hiru urte, Cremonako Fiskaltzak ikerketa bat zabaldu zuen, eta gaur sare beraren aurkako polizia operazio berria bideratu du. 19 pertsona atxilotzeko agindua eman du Fiskaltzak, horien artean Conte, Mauri eta Criscito. Bestalde, Hungariako bost herritar atxilotu dituzte atzerriko sare batekin harremana dutelakoan.