2012-2013 denboraldia
Liga abuztuaren 18an hasi eta ekainaren 1ean bukatuko da
Erredakzioa
Jardunaldi bakarra jokatuko da asteazkenean (37. jardunaldia, 2013ko maiatzaren 29an). Hala ere, Txapeldunen Ligako finalean Espainiako talderik ez badago asteburura pasako litzateke.
2012-2013ko Liga txapelketa abuztuaren 18 eta 19ko asteburuan hasiko da, Futbol Liga Profesionaleko (LFP) lehen mailako eta bigarren mailako batzordeek gaur adostutako akordioaren arabera. Lehiaketa ekainaren 1ean, larunbata, amaituko da lehen mailan.
Jardunaldi bakarra jokatuko da asteazkenean (37. jardunaldia, 2013ko maiatzaren 29an). Hala ere, Txapeldunen Ligako finalean Espainiako talderik ez badago asteburura pasako litzateke. Final hori maiatzaren 25ean jokatuko da Wembleyn. Espainiako talderik sailkatuko ez balitz jardunaldi hori maiatzaren 26an (igandea) jokatuko litzateke.