Lagunartekoa
Espainiak ez du barkatu, Hego Korearen aurka
Erredakzioa
Torresek 1-0ekoa lortu zuen 11. minutuan, baina Do Heon Kimek berdinketa jarri zuen atsedenaldia heldu aurretik. Bigarren zatian Espainia nagusi izan zen, eta erraz irabazi zuen partida (4-1).
Fitxa teknikoa:
4 - Espainia: Reina (Casillas, 80. minutuan); Arbeloa, Raul Albiol, Sergio Ramos (Dominguez, 57. minutuan), Monreal; Xabi Alonso (Bruno, 65. minutuan), Beñat; Cazorla (Adrian, 57. minutuan), Silva, Mata (Soldado, 57. minutuan); eta Torres (Negredo, 57. minutuan).
1 - Hego Korea: Kim Jinhyeon; Choi Hyo-Jin, Cho Yong Hyung, Jung Soo Lee, Joo Ho Park; Tae Hee Nam (Chi Woo Kim, 63. minutuan), Do Heon Kim, Ja Cheol Koo (Sung Kim, 75. minutuan), Ki Hun Yeom (Bo Kyung Kim, 46. minutuan); Heung Min Son (Hyun Bem park, 57. minutuan) eta Dong Won Ji (Gook Lee, 57. minutuan).
Golak: 1-0, 11. minutuan: Torres; 1-1, 43. minutuan: Do Heon Kim; 2-1, 52. minutuan: Xabi Alonsok, penaltiz; 3-1, 56. minutuan: Cazorla; 4-1, 79. minutuan: Negredo.
Espainiako selekzioak Eurokopa prestaketzeko jokatu duen bigarren lagunartekoa irabazi du Suitzan. Del Bosqueren mutilek 4-1 gainditu dute Hego Korea, eta Torresek eta Negredok erakustaldia eman dute erasoan. Selekzioko aurrelaria izateko lehia gogorra da, eta Chelseako jokalariak eta Sevillako aurrelariak argi utzi zuten jokatzeko prest daudela.
Vicente Del Bosquek aldaketa ugari egin zituen erasoan, eta neurketako jokaldi onenak Cazorlak eta Silvak sortu zituzten. Malagako jokalariak eta Manchester Cityko izarrak erakustaldia eman zuten berdegunean, eta Hego Koreako defentsek ezin izan zituzten gelditu. Hasierako hamaikakoan Monreal eta Beñat sartu ziren. Defentsa nafarra eta Igorreko erdilaria ez dira Eurokopan arituko, baina selekzioarekin jokatzeko prest daudela erakutsi dute.