Itxi

Bundesliga

Xabi Alonso, Bayer Leverkuseneko entrenatzaile berria

EITB Media

Leer en Castellano

Tolosakoak 2024ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Alemaniako taldearekin.

Xabi Alonso. Argazkia: EFE

Xabi Alonso da Bayer Leverkuseneko entrenatzaile berria. Hala jakinarazi du Alemaniako klubak asteazken honetan (urriak 5). Tolosako (Gipuzkoa) teknikariak 2024ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Leverkuseneko taldearekin. Kargugabetua izan den Gerardo Seoane ordezkatuko du gipuzkoarrak. 

Jokalari moduan ibilbide arrakastatsua izan zuen Xabi Alonsok Realean, Liverpoolen, Real Madrilen eta Bayern Munichen. Entrenatzaile gisa Reala B taldea zuzendu zuen hiru denboraldiz, 2019-2020 denboraldian Bigarren Malara igotzea lortuta, nahiz eta 2021-2022 denboraldian ezin izan zion mailari eutsi.

Xabi Alonsoren aurkezpena urriaren 6an egingo da Leverkuseneko BayArenan, 11:30ean, eta tolosarrak prentsaurrekoa eskainiko du.

 

Albisteak (2)