Itxi

Santander Liga

Qatar 2022 Munduko Txapelketaren aurreko azken hiru jardunaldietako partiden datak eta ordutegiak

EITB Media

Leer en Castellano

Santander Ligak 12, 13 eta 14. jardunaldietako norgehiagoken datak eta ordutegiak jakinarazi ditu; Munduko Txapelketaren aurretik jokatuko diren azkenak izango dira.

Santander Ligako baloia. Argazkia: EFE

Santander Ligak 12, 13 eta 14. jardunaldietako partiden datak eta ordutegiak jakinarazi ditu, Qatar 2022 Munduko Txapelketaren aurretik jokatuko diren azken norgehiagokak izango dira. Liga abenduaren 30ean jarriko da martxan berriro.

Euskal taldeei dagokienez, 12. jardunaldian, Realak, Athleticek eta Osasunak urriaren 30ean jokatuko dituzte euren partidak; Osasunak Valladolid hartuko du etxean 14:00etan, Athleticek Vila-real izango du aurkari 18:30ean hasiko den neurketan eta Realak Betisen aurka jokatuko du 21:00etan.

Bestalde, 13. jardunaldia Girona-Athletic partidarekin jarriko da martxan, azaroaren 4an (ostirala), 21:00etan. Vigon jokatuko du Osasunak Celtaren kontra azaroaren 5ean (larunbata), 18:30ean; azaroaren 6an (igandea), aldiz, Realak Valentzia izango du aurkari Anoetan, 16:15ean.

Azkenik, 14. jardunaldian, azaroaren 8an (asteartea), Athletic Club-Valladolid (20:00etan) eta Osasuna-Bartzelona (21:30ean) neurketen txanda izango da. Azaroaren 9an, asteazkenean 19:00etan, Sevillari egingo dio bisita Realak.

Santander Ligako 12, 13 eta 14. jardunaldietako partiden datak eta ordutegiak:

12. jardunaldia:

Urriak 28, ostirala:

Mallorca - Espanyol (21:00)

Urriak 29, larunbata:

Almeria - Celta (14:00)

Cádiz - Atletico Madril (16:15)

Sevilla - Rayo Vallecano (18:30)

Valentzia - Bartzelona (21:00).

Urriak 30, igandea:

Osasuna - Valladolid (14:00)

Real Madril - Girona (16:15)

Athletic Club - Vila-real (18:30)

Reala - Betis (21:00)

Urriak, 31, astelehena:

Elx - Getafe (21:00)

13. jardunaldia

Azaroak 4, ostirala:

Girona - Athletic Club (21:00)

Azaroak 5, larunbata:

Getafe - Cadiz (14:00)

Valladolid - Elx (16:15)

Celta - Osasuna (18:30)

Bartzelona - Almeria (21:00)

Azaroak 6, igandea:

Atletico Madril - Espanyol (14:00)

Reala - Valentzia (16:15)

Vila-real - Mallorca (18:30)

Betis - Sevilla (21:00)

Azaroak 7, astelehena:

Rayo Vallecano - Real Madril (21:00)

14. jardunaldia

Azaroak 8, asteartea

Elx - Girona (19:00)

Athletic Club - Valladolid (20:00)

Osasuna - Bartzelona (2130)

Azaroak 9, asteazkena

Almeria - Getafe (19:00)

Sevilla - Reala (19:00)

Espanyol - Vila-real (20:00)

Mallorca - Atletico Madril (21:30)

Azaroak 10, osteguna:

Rayo Vallecano - Celta (19:00)

Valentzia - Betis (20:00)

Real Madril - Cadiz (21:30)

Albisteak (3)