Itxi

1-0 Txinaren aurka

Espainiak asko sufritu du azkenengo lagunartekoa irabazteko

Erredakzioa

Neurketako 84. minutuan eskuratu du David Silvak azken 1-0ekoa. Xabi Alonsok 90 minutuak jokatu ditu, eta Llorentek eta Javi Martinezek ez dute jokatzeko aukerik izan.

Espainiako selekzioko jokalariak. Argazkia: EFE

- Fitxa teknikoa:

1 - Espainia: Casillas (Valdes, 46. minutuan); Arbeloa, Albiol, Sergio Ramos (Pique, 56. minutuan) Jordi Alba; Xavi (Navas, 46. minutuan), Busquets (Iniesta, 46. minutuan), Xabi Alonso; Silva, Negredo (Torres, 46. minutuan), Cazorla (Mata, 68. minutuan).

0 - Txina: Zeng Cheng; Zhang Linpeng, Feng Xiaoting, Zhao Peng, Sun Xiang; Zhao Xuri (Lv Peng, 70. minutuan), Quin Sheng (Liu Jianye, 84. minutuan); Hao Junmin (Wang Xiaolong, 59. minutuan), Zheng Zhi (Liu Jian, 64. minutuan), Yu Hai (Zheng Zheng, 74. minutuan); Gao Lin (Yu Dabao, 87. minutuan).

Golak: 1-0, 84. minutuan: Silva.

Espainiako selekzioak 1-0 irabazi du Txinaren aurka Eurokopa hasi aurretik jokatu duen azkeneko lagunartekoa. Poloniara bidaiatu aurretik, Del Bosquek azken probak egiteko abagunea izan du, baina Espainiak garaipena lortzeko uste baino gehiago sufritu du. Txinak defentsa sendoarekin jokatu du, batez ere bigarren zatian, eta Andres Iniestaren eta Silvaren jokaldi ikusgarri batek erabaki du norgehiagoka.

Askok defentsa titulartzat jotzen dituztenak (Arbeloa, Albiol, Ramos eta Alba), eta erdian Xavik, Xabi Alonsok eta Busquetsek jokatu dute. Llorentek eta Javi Martinezek ez dute jokatu.

Lehenengo zatian Txinak gola lortzeko aukera argiak izan ditu, baina Casillas bikain aritu da ate azpian. Negredok gola eskuratzeko bi abagune izan zituen, baina Sevilla taldeko jokalariak ezin izan du Zeng Cheng atezaina gainditu. Bigarren zatian Del Bosqueren taldeak gogorrago sakatu du erasoan eta Iniestaren jokaldi eder baten ostean, Silvak azken 1-0ekoa jarri du markagailuan.






Albisteak (2)