Lesioa
Zalduak lesio larria du eskuin belaunean eta agur esan dio denboraldiari
I. G. | EITB MEDIA
Realeko jokalari ohiak lesio larria izan zuen Betisen aurka. Datozen egunetan, artroskopia bat egin beharko diote, beraz, baja izango da datozen hilabeteetan.
Joseba Zaldua Cadizeko jokalari eta Realeko jokalari ohiak lesio larria izan zuen eskuin belaunean Betisen aurkako berdinketan (0-0) eta agur esan dio denboraldiari.
"Medikuak lehen azterketa egin ondoren, azken orduetan premiazko erresonantzia egin diote, eta honako emaitza hauek eman ditu: aurreko lotailu gurutzatua hautsi du, meniskoa hautsi du, alboko lotailua bihurritu du eta hezur-edema izan du", azaldu du Cadizeko taldeak ohar batean.
Donostiarra 53. minutuan erretiratu zen, Cadizeko medikuek tratatu ondoren. Datozen egunetan, artroskopia bat egin beharko diote Zalduari, eta baja izango da datozen hilabeteetan.