Itxi

DEIALDIA

Quiñones, Oroz eta Hernandez, Espainiako selekzioaren deialdian Argentina eta Japoniaren aurkako partidetarako

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hiru euskal jokalariak Espainiako selekzioarekin lehiatuko dira azaroaren 11n eta 15ean jokatuko diren neurketetan.

Oihane Hernandez Athleticeko jokalaria Atleticoren aurkako F Ligako partidan. Argazkia: EFE

Jorge Vilda Espainiako emakumezkoen futbol selekzioko hautatzaileak Argentinaren eta Japoniaren aurkako partidetarako deialdia egin du. 23 jokalariko zerrendan ez daude selekzioari uko egin zioten 15 jokalariak, ezta Irene Paredes (Bartzelona) eta Jennifer Hermoso (Pachuca) ere.

Hiru euskal jokalari daude deialdian, Athleticeko Mariasun Quiñones eta Oihane Hernandez, eta Real Madrileko Maite Oroz. Bestalde, Realeko Ana Tejada eta Alejandra Bernabe ere deitu ditu Jorge Vildak.

Espainiak Argentinaren aurka jokatuko du azaroaren 11n, ostiralean, Melillako Alvarez Claro Udal Estadioan, eta Japoniaren aurka, 15ean, asteartean, Sevillako Cartujan. Bi partidak 20:00etan hasiko dira.

DEIALDIA:

ATEZAINAK: Misa Rodriguez (Real Madril), Mariasun Quiñones (Athletic Club) eta Enith Salon (Valentzia).

DEFENTSAK: Sheila Garcia (Atletico Madril), Olga Carmona, Ivana Andres eta Rocio Galvez (Real Madril), Ana Tejada eta Alejandra Bernabe (Reala), Maria Mendez (Levante) eta Oihane Hernandez (Athletic Club).

ERDILARIAK: Tere Abelleira, Claudia Zornoza eta Maite Oroz (Real Madril), Anna Torroda eta Fiamma Benitez (Valentzia), eta Maitane Lopez (Atletico Madril).

AURRELARIAK: Athenea del Castillo eta Esther Gonzalez (Real Madril), Marta Cardona (Atletico Madril), Salma Paralluelo (Bartzelona), Alba Redondo (Levante) eta Inma Gabarro (Sevilla).

Albisteak (1)