EUROPAKO TXAPELKETAK
Txapeldunen Ligako final-zortzirenak zozketatu dira
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Europa Ligako final-zortzirenen aurreko kanporaketa ere zozketatu da Nyonen. Gauzak horrela, Europako hurrengo hitzorduetako partiduak ezagutzen ditugu.
Real Madrilek Liverpoolen aurka jokatuko du, iazko Txapeldunen Ligako finala gogora ekarriz, baina oraingoan, final-zortzirenetan, astelehen honetan UEFAk Nyonen (Suitza) duen egoitzan egindako zozketaren arabera.
Final-zortzirenetako joaneko partidak otsailaren 14, 15, 21 eta 22an jokatuko dira, eta itzulikoak, berriz, 2023ko martxoaren 7, 8, 14 eta 15ean. Ondoren, martxoaren 17an, ostirala, final-laurdenetako, finalerdietako eta finaleko zozketa egingo dira.
Bestalde, Europa Ligan, Bartzelonak Manchester United izango du aurrez aurre Europa Ligako Playoffeko kanporaketan, eta Sevillak PSV Eindhoven nederlandarren aurka jokatuko du zozketa bidez erabaki denez.
Play-off honetako joaneko partidak otsailaren 16an jokatuko dira, eta itzuliko lehiak hilaren 23an izango dira. Final-zortzirenetako zozketa otsailaren 24an izango da, Betisek eta Realak euren multzoetako lehenak izan ostean.
Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako kanporaketak
Leipzig (ALE) - Manchester City (ING)
Brujas (BEL) - Benfica (POR)
Liverpool (ING) - Real Madril (ESP)
AC Milan (ITA) - Tottenham (ING)
Eintracht Frankfurt (ALE) - Napoles (ITA)
Borussia Dortmund (ALE) - Chelsea (ING)
Inter (ITA) - Porto (POR)
Paris Saint-Germain (FRA) - Bayern Munich (ALE)
Europa Ligako play-off kanporaketak
FC Bartzelona (ESP) - Manchester United (ING)
Juventus (ITA) - Nantes (FRA)
Sporting Lisboa (POR) - Midtjylland (DIN)
Shakhtar Donetsk (UCR) - Rennes (FRA)
Ajax (NED) - Union Berlin (ALE)
Leverkusen (ALE) - Monako (FRA)
Sevilla FC (ESP) - PSV Eindhoven (NED)
Salzburgo (AUT) - Erroma (ITA)
Europa Ligako final-zortzirenen aurreko faseko partidak. Argazkia: @EuropaLeague