A multzoa
Errusiak Txekiar Errepublika astindu du lehen jardunaldian (4-1)
Redacción
Dzagoev (2), Shirokov eta Pavlyuchenko jokalarien golekin, hiru puntu eskuratu dituzte errusiarrek. Beste partidan, bana egin dute Poloniak eta Greziak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Fitxa teknikoa:
Errusia: Malafeev, Anyukov, Ignashevich, Zhirkov, Berezutski, Shirokov, Denisov, Zyryanov, Dzagoev (Kokorin, 84'), Arshavin eta Kerzhakov (Pavlyuchenko, 74').
Txekiar Errepublika: Cech, Gebre Selassie, Hubnik, Sivok, Kadlec; Rezek (Hubschman, 45'), Rosicky, Plasil, Pilar; Jiracek (Petrzela, 76') eta Baros (Lafata, 85').
Golak:
1 - 0, 15', Dzagoev.
2 - 0, 24', Shirokov.
2 - 1, 51', Pilar.
3 - 1, 78', Dzagoev.
4 - 1, 84', Pavlyuchenko.
Errusiak 24 minututan utzi du Txekiar Errepublikaren aurkako partida bideratuta. 15. minutuan markagailua estreinatu du Dzagoevek eta bederatzi minutu geroago 2-0ekoa egin du Shirokovek. Txekiarrek erritmo geldia erakutsi dute, aurkaria ezustean hartu ezinean.
Dena den, Pilarrek 51 minutuan sartutako golari esker, partidan sartu da Txekiar Errepublika (2-1). Norgehiagoka erabat aldatu da, baina orduan agertu da berriro ere Dzagoev eta bere golak partida erabaki du. 4-1ekoa Pavlyuchenkorena izan da.
Polonia-Grezia (1-1)
Fitxa teknikoa:
Polonia: Szczesny; Piszczek, Wasilewski, Perquis, Boenisch; Blaszczykowski, Polanski, Murawski, Rybus (Tyton, 70'); Obraniak, Lewandowski.
Grezia: Chalkias; Torosidis, A. Papadopoulos (K. Papadopoulos, 37'), Papastathopoulos, Holebas; Maniatis, Katsouranis, Karagounis; Ninis (Salpingidis, 46'), Gekas (Fortounis, 68'), Samaras.
Golak:
1-0, 17': Lewandowski.
1-1, 51': Salpingidis.
Poloniako eta Greziako selekzioek bana egin dute 2012ko Eurokopako aurreneko partidan. Anfitrioia aurkaria baino gehiago izan da eta ia ordubetez jokalari bat gehiagorekin aritu da. Biek puntu bat eskuratu dute A multzoan.
17. minutuan markagailua estreinatu du Lewandowskik. 44.ean bigarren txartel horia erakutsi dio Velasco Carballo epaileak Papastathopoulos greziarrari, baina sei minutu geroago banakoarena egin du Salpingidisek. 69. minutuan partidako jokaldi erabakigarria gertatu da: Szczesny atezainak Salpingidis lurrera bota du eta txartel gorria ikusi du. Penaltia Karagounisek jaurti du, baina atera berria zen Tytonek gelditu du.
Larunbat honetan B multzoko Holanda-Danimarka (18:00etan) eta Alemania-Portugal (20:45etan) jokatuko dira.