Itxi

2012ko Eurokopa

Kroaziak garaipena lortu du Irlandaren aurka eta C multzoko liderra da

Erredakzioa

Mandzukicek sartu du partidako lehen gola (0-1). St. Ledgerrek berdinketaren gola egin du 19. minutuan (1-1), eta Jelavicek 1-2koa egin du. Bigarren zatian, Mandzukicek erabaki du neurketa.

Kroaziako jokalariak Irlandari sartutako hiru goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

Kroaziak 1-3 irabazi dio Irlandari eta C multzoko liderra da Espainiak eta Italiak puntu bana bakarrik daukatelako elkarren aurkako partida berdinduta.

Erritmo biziko partida izan da Irlandak eta Kroaziak jokatu dutena. Mandzukicek 0-1ekoa sartu du Kroaziarentzat hirugarren minutuan. Ondoren, St Ledgerrek partoda berdindu du Irlandaren gola eginda (1-1). Atsedenaldira iritsi orduko, Jelavicek 1-2koa sartu du. Bigarren zatian, Mandzukicek 49. minutuan sartu duen golak (1-3) erabakita utzi du norgehiagoka eta Kroaziak lortu du garaipena.

Fitxa teknikoa:

1 - Irlanda: Given; O'Shea, Dunne, St. Ledger, Ward; Duff, Andrews, Whelan, McGeady (Simon Cox, 54. min); Robbie Keane (Long, 73. min) eta Doyle (Walters, 54. min).

3 - Kroazia: Pletikosa; Srna, Corluka, Schildenfeld, Strinic; Rakitic (Dujmovic, 90. min), Modric, Vukojeviæ, Perisic (Eduardo, 89. min); Jelavic (Kranjcar, 71. min) eta Mandzukic.

Golak: 0-1, 3. min: Mandzukic; 1-1, 19. min: St. Ledger. 1-2, 43. min: Jelavic. 1-3, 49. min: Mandzukic.
Epailea: Bjorn Kuipers (HOL).

Albisteak (1)