MENDIZORROTZAN
Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatuko du abenduaren 20an
EITB MEDIA
Futboleko emakumezkoen Euskal Selekzioak Mendizorrotzan hartuko du Txilekoa, 19:00etan hasiko den neurketan. Partida zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Futboleko emakumezkoen Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatuko du abenduaren 20an, asteartean, Mendizorrotzan. Partida 19:00etan hasiko da, eta zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2021eko apirilean jokatu zuen azkenengoz Euskal Selekzioak eta Basque Country International Women's Cup txapelketa eskuratu zuen. Venezuelaren aurka garaipena bereganatu zuen (1-0), eta Argentinaren kontra berdindu (0-0), 45 minutuko partida banatan. Txapelketako beste neurketan Argentinak mendean hartu zuen Venezuela (1-0).
Urtebete t'erdi baino gehiago pasa da Euskal Selekzioak jokatu zuen azken partidatik. Abenduaren 20an berriz jokatuko du, oraingo honetan, Gasteizen.