D multzoa
Frantziak eta Ingalaterrak bana berdindu dute (1-1)
Erredakzioa
Lescottek sartu du neurketako lehen gola 30. minutuan, eta ingelesak 0-1 irabazten hasi dira. Bederatzi minutu geroago, Nasrik partida berdindu du 1-1ekoa sartuta.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Lehen zatia parekatua izan da. Hasieran Frantzia izan da gehiago, baina Ingalaterraren erantzuna azkar etorri da. Gainera, ingelesak izan dira norgehiagokako lehen gola sartu dutenak. Falta baten ondorioz, Lescottek 0-1ekoa sartu du talde ingelesarentzat 30. minutuan. Frantziak, ordea, ez du asko itxaron partida berdintzeko. Nasrik, 39. minutuan area kanpotik egindako jaurtiketaren bitartez, 1-1ekoa egin du.
Bigarren zatian, Frantzia nagusi izan da. Gol aukera onenak Blancek zuzentzen duen selekzioak izan ditu, baina Ingalaterrak ere izan du aukeraren bat edo beste. Orokorrean, frantziarrek hobeto jokatu dute bigarren zatian, baina Hart atezainak gelditu onak egin ditu Frantziaren gola eragozteko.
Fitxa teknikoa:
1 - Frantzia: Lloris; Debuchy, Rami, Mexes, Evra; Cabaye (Ben Arfa, 84. min), Diarra, Malouda (Martin, 85. min); Nasri, Benzema eta Ribery.
1 - Ingalaterra: Hart; Johnson, Terry, Lescott, Cole; Milner, Gerrard, Parker (Henderson, 78. min), Oxlade-Chamberlain (Defoe, 77. min); Young eta Welbeck (Walcott, 91. min).
Golak: 0-1, 30. min: Lescott; 1-1, 39. min: Nasri.
Epailea: Nicola Rizzoli (Italia).