Juaristi ordezkatuko du
Juanjo Arregi, emakumezkoen futboleko Euskal Selekzioko hautatzaile berria
EITB Media
Urnietako entrenatzaileak Iñigo Juaristi ordezkatuko du karguan. Euskal Selekzioak Txileren aurka abenduaren 20an jokatuko duen partidan estreinatuko da Arregi.
Juanjo Arregi da emakumezkoen futboleko Euskal Selekzioko hautatzaile berria. Urnietako entrenatzailea abenduaren 20an estreinatuko da karguan, Txileren aurkako partidan.
Euskal Selekzioak Txileren kontra jokatuko du Mendizorrotzan, eta neurketa zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 19:00etan.
Arregi (Urnieta, 1964), Reala, Añorga KKE eta Urnieta KE klubetan ibilitakoa da, eta Euskal Selekzioaren 12 eta 18 urtez azpikoen hautatzailea ere izan zen. Iñigo Juaristi, egun Alaveseko entrenatzailea, ordezkatuko du karguan.