Itxi

A Multzoa

Errusiak bolada onari eutsi nahi dio Poloniaren aurrean

Erredakzioa

Anfitrioiak, ostera, emaitza positiboa atera behar du Errusiaren kontra. Bestalde, Txekiar Errepublikak, A multzoko azken sailkatuak, Grezia izango du aurkari.

Andrey Arshavin Errusiako jokalaria entrenamenduan. EFE

Polonia Eurokopako anfitrioiak emaitza positiboa atera behar du Errusiaren kontra Vartsoviako Estadio Nazionalean. Txekiar Errepublikaren aurka emandako erakustaldiaren ostean bolada onari eutsi nahi dio Errusiak.

Ustezko hamaikakoak:

Polonia: Tyton; Piszczek, Wasilewski, Perquis, Boenisch; Murawski, Polanski; Blaszczykowski, Obraniak, Rybus; eta Lewandowski.

Errusia: Malafeev; Anyukov, Ignashevich, Berezutsky, Zhirkov; Shirokov, Denísov, Ziryanov; Dzagoev, Arshavin eta Kerzhakov edo Pavlyuchenko.

Epailea: Wolfgang Stark (Alemania)
Zelaia: Varsoviako Estadio Nazionala.
Ordua: 20:45.

Bestalde, Txekiar Errepublikak, A multzoko azken sailkatuak, Grezia izango du aurkari Breslaviako Udal Estadioan. Lehen jardunaldian Errusiaren kontra galdu eta gero, 2004ko finalerdietan jasotako porrotagatik mendeku hartu nahi dute txekiarrek.

Ustezko hamaikakoak:

Txekiar Errepublika: Cech; Gebre Selassie, Sivok, Hubnik, Limbersky; Plasil, Rosicky, Rajtoral, Petrzela, Pilar; eta Pekhart.

Grezia: Chalkias; Torosidis, Katsouranis, Kyriakos Papadopoulos, Holebas; Maniatis, Makos; Karagounis; Ninis, Gekas eta Samaras.

Epailea: Stephane Lannoy (Frantzia)
Zelaia: Breslaviako Udal Estadioa.
Ordua: 18:00.



Albisteak (3)