Itxi

KOMUNIKATUA

Euskal federazioek gaitzetsi egin dituzte futbol zelaietan izandako azken “istilu larriak”

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Euskadiko Futbol Federakundeak eta hiru lurralde federazioek komunikatu bateratu bat argitaratu dute horrelako jokabideekiko zero tolerantzia erakusten.

Euskadiko Futbol Federazioa. Argazkia: EITB MEDIA

Euskal futbol federazioek komunikatu bateratu bat kaleratu dute azken asteetan euskal zelaietan ugaritu diren indarkeriazko gertakariei buruz erabateko gaitzespena erakusteko eta "gizalegearen kontrako edozein jokabideren aurrean tolerantziarik ez izateko politika" berretsiz.

Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Euskadiko federazioek sinatutako oharrak azpimarratzen duenez, Euskadiko futbol taldeek, entrenatzaileek eta epaileek egiten duten gizarte eta prestakuntza-lan guztia "ezin da lausotu" gutxiengo baten jokabideekin.

Erakundeek, gainera, babesa eta maitasuna helarazi diete "gertaera triste horien eragina jasan duten pertsona guztiei". Azkena, adingabeko epaile bat izan zen, zeinari ikusle batek eraso egin zion Trintxerpen, Gipuzkoako gazte mailako partida batean.

Hain zuzen ere, Trintxerpe-Behobia neurketan gertatu zen erasoa. Liskar bat izan zen jokalarien artean, eta, une horretan, ustezko erasotzailea berdegunean sartu zen, eta arbitroa jo zuen.