Itxi

Neurketa, abenduaren 20

Arregi Euskal Selekzioko hautatzaileak 18 jokalari deitu ditu Txileren aurkako partidarako

EITB Media

Leer en Castellano

Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatuko du abenduaren 20an Mendizorrotzan, eta Juanjo Arregi hautatzaileak deialdia eskaini du. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatuko du abenduaren 20an (asteartea) Mendizorrotzan, eta Juango Arregi hautatzaileak 18 jokalari deitu ditu norgehiagoka horretarako. Neurketa zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.

Arregik hautatzaile kargua estreinatuko du. Realeko bost jokalarik, Osasunako lauk, Athleticeko hiruk, Alaveseko bik, Eibarko bik, eta, Granadako eta Levanteko futbolari banak osatzen dute deialdia.

Hauxe da Euskal Selekzioaren deialdia Txileren aurkako partidarako:

Atezainak: Amaia Peña (Athletic Club) eta Maitane Zalba (Osasuna).

Defentsak: Nerea Nevado (Athletic Club), Ane Etxezarreta (Reala), Iraia iparraguirre (Reala), Irati Urruzola (Osasuna) eta Itziar Gastearena (Granada).

Erdilariak: Leire Baños (Levante), Nerea Eizagirre (Reala), Jone Ibañez (Eibar), Arene Altonaga (Eibar) eta Maite Zubieta (Athletic Club).

Aurrelariak: Amaiur Sarriegi (Reala), Patricia Zugasti (Osasuna), Maitane Vilariño (Osasuna), Marta San Adrian (Alaves), Cecilia Marcos (Reala) eta Ane Miren Martínez de la Hidalga (Alaves).

Albisteak (2)

Bideoak (1)