Itxi

Basagoiti, futboleko “fanatikoen” aurkako neurriak hartzearen alde

Erredakzioa

Euskadiko PPren presidenteak “Bernabeun eta Calderonen ere” gertatzen dena nabarmendu du.

Antonio Basagoiti, Euskadiko PPren burua.

Antonio Basagoiti Euskadiko PPren presidenteari ondo iruditzen zaio neurriak hartzea euren muturreko ideiak zabaltzeko, fanatismoa bultzatzeko eta Konstituzioaren kontrako mezuak aireratzeko futbol zelaiak erabiltzen dituzten pertsonen aurka”, baina “betiere banaka egiten bada”.

Errege Kopako Finalean entzun ziren txistuei egindako kritiken harira, Basagoitik beste zelai batzuetan, Bernabeun eta Calderonen esaterako, ere aplikatzea eskatu du, “jendeak Erregearen kontra oihukatzen duenean, ez espainiarra delako, frankismoa defendatzen dutelako baizik”.

“Ez dut jasango, ez zait bidezkoa iruditzen, Athleticen edo Realean dena Batasuna edo dena ETA dela pentsatzea, edo klub bateko zale batzuen inguruan esaten dena denei zabaltzea, era guztietako pertsonak biltzen baititu, ni tartean”, esan du.

Albisteak (1)