AGURRA
Busquetsek amaiera eman dio Espainiako selekzioarekin egindako ibilbideari
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bartzelonako erdilariak iragarri du, ez duela gehiago jokatuko selekzio espainiarrarekin 13 urte eman ditu lehen taldean, guztira 143 partida ofizialetan jokatuta.
Sergio Busquets 34 urteko erdilariak ostiral honetan iragarri du ez duela gehiago jokatuko Espainiako selekziorekin. 13 urte baino gehiago egon da Espainiaren lehen taldean. Urte horietan guztietan, 2010eko Munduko Txapelketa eta 2012ko Eurokopa irabazi ditu.
Bartzelonako jokalaria eta Qatarko Munduko Txapelketan selekzioko kapitaina izan denak amaitutzat jo du Espainiarekin egin duen ibilbidea. Guztira, 143 partida ofizial jokatu ditu, eta hautatzaile guztientzat funtsezko jokalaria izan da.
2009ko apirilaren 1ean egin zuen debuta Espainiako selekzioko lehen taldearekin Turkiaren aurka, Munduko Txapelketarako sailkapen partida batean.
Bere sare sozialetan zabaldutako mezu batean, Busquetsek selekzioari agur esateko unea iritsi dela ziurtatu du: "Eskerrak eman nahi dizkiet ibilbide luze honetan lagundu didaten guztiei. Esker oneko hitzak bakarrik ditut izan ditudan hautatzaile guztientzat: hasieran aukera eman zidan Vicente del Bosquerengandik hasita Luis Enriquerenganaino, azken segundora arte gozatzeko aukera eman didatelako".
"Julen Lopeteguiren, Fernando Hierroren edo Robert Morenoren konfiantza ere eskertu nahi dut, baita haien lantaldeko kide guztiena ere. Eta nola ez nire taldekide guzti-guztiei, eurekin borrokatu bainaiz selekzioa merezi zuen tokira eramaten saiatzeko, arrakasta handiagoarekin edo txikiagoarekin, baina beti dena emanez eta ohore handienarekin ", gaineratu du erdilari kataluniarrak.