Errege Kopa
Logroñes-Reala, Eldense-Athletic, Nastic-Osasuna eta Alaves-Valladolid, final-hamaseirenetako kanporaketak
EITB Media
Lehen Mailako hiru euskal taldeek etxetik kanpo jokatuko dute. Bestalde, Arabako taldeari Mendizorrotzan jokatzea egokitu zaio.
Errege Kopan jarraitzen duten lau euskal taldeek ostiral honetan (abenduak 23) ezagutu dituzte final-hamaseirenetako aurkariak, Espainiako Futbol Federazioaren Las Rozasko (Madril) egoitzan egin den zozketan. Norgehiagokak urtarrilaren 3, 4 eta 5ean jokatuko dira.
Lehen Mailako hiru euskal taldeek Lehen RFEF Mailako aurkariak izango dituzte; Reala Logroñesen kontra lehiatuko da, Athleticek Eldense izango du aurkari eta Osasunak Nasticekin neurtuko ditu indarrak. Txuri-urdinek, zuri-gorriek eta gorritxoek etxetik kanpo jokatuko dute.
Bestalde, Alavesek Valladolid hartuko du Mendizorrotzan. Beraz, Bigarren Mailan dagoen Gasteizko taldeak Lehen Mailako aurkaria izango du aurrean.
Final-hamaseirenetako kanporaketak:
UD Logroñes - Reala
Eldense - Athletic Club
Nastic - Osasuna
Alaves - Valladolid
Ibiza Islas Pitiusas - Betis
Cacereño - Real Madril
Intercity - Bartzelona
La Nucia - Valentzia
Pontevedra - Mallorca
Linares - Sevilla
Ceuta - Elx
Levante - Getafe
Oviedo - Atletico Madril
Cartagena - Vila-real
Sporting Gijon - Rayo Vallecano
Espanyol - Celta