Itxi

Ostegunetik igandera

Dena prest Eurokopako final-laurdenetarako

Erredakzioa

Ostegunean final-laurdenetako lehen partida jokatuko dute Txekiar Errepublikak eta Portugalek. Gainontzeko kanporaketak Alemania-Grezia, Espainia-Frantzia eta Ingalaterra-Italia dira.

John Terry, Ingalaterrako jokalaria. Argazkia: EFE

Dagoeneko erabakita daude 2012ko Eurokopako final-laudenak: Txekiar Errepublika-Portugal, Alemania-Grezia, Espainia-Frantzia eta Ingalaterra-Italia.

Ostegun honetan aurreneko neurketako jokatuko dute txekiarrek eta portugaldarrek, 20:45ean Varsovian. Txekiar Errepublika sailkatu da A multzoko lehen postuan, 6 punturekin. Lehen jardunaldian porrota jaso zuen Errusiaren aurka (4-1), baina ondoren bi garaipen eskuratu ditu Greziaren (1-2) eta Poloniaren kontra (1-0).

Final-laurdenak:

1. Ostegunean, ekainaren 21ean: Txekiar Errepublika - Portugal (20.45 / Varsovia)
2. Ostiralean, ekainaren 22an: Alemania - Grezia (20.45 / Gdansk)
3. Larunbatean, ekainaren 23an: Espainia - Frantzia (20.45 / Donetsk)
4. Igandean, ekainaren 24an: Ingalaterra - Italia (20:45 / Kiev)

Finalerdiak:

A. Asteazkenean, ekainaren 27an: 1eko irabazlea - 3ko irabazlea (20.45/ Donetsk)
B. Ostegunean, ekainaren 28an: 2ko irabazlea - 4ko irabazlea (20.45 / Varsovia)

Finala:

Igandean, uztailaren 1ean: A irabazlea - B irabazlea (20.45 / Kiev).


Albisteak (2)

Galeriak (1)