16:30ean
Anoetak Euskal Herria-Eslovakia partida hartuko du larunbatean
Erredakzioa
Estreinakoz nazioarteko partidako jokatuko du emakumezkoen Euskal Herriko futbol selekzioak. ETB-1ek eta eitb.com-ek partida eskainiko dute zuzenean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Larunbat honetan nazioarteko partida jokatuko du, estreinakoz, emakumezkoen Euskal Herriko futbol selekzioak. Eslovakiaren aurka neurtuko ditu indarrak Anoetan, 16:30etik aurrera (zuzenean ETB-1en eta eitb.com-en).
Baina Esaitek, Euskal Herria Kirolak eta Kontseiluak antolatutako jaia goizean hasiko da Realeko futbol-zelaiaren inguruetan.
Deialdian Realako zazpi jokalari daude eta Athleticeko bederatzi. Gainera, Lehen Mailako Lagunak, Atletico Madril, Bartzelona eta Espanyol taldeek ere euren euskal jokalariak laga dituzte.
Reala: Esti Aizpurua, Ane Bergara, Aintzane Encinas, Ainara Herrero, Maite Lizaso, Larraitz Lucas eta Maialen Zelaia
Athletic Club: Nekane Deez, Gurutze Fernandez, Elisabeth Ibarra, Iraia Iturregi, Irune Murua, Amaia Olabarrieta, Arrate Orueta, Irene Paredes eta Ainhoa Tirapu de Goñi.
Atletico Madril: Leire Landa.
FC Bartzelona: Laura Gomez eta Marta Unzue.
RCD Espanyol: Vanesa Gimbert
SD Lagunak: Eunate Arraiza eta Maria Goñi.
Gonbidatuak: Amaia Prebende eta Maite Etcharren.