Kargatzen...
Itxi

Final-laurdenak

Iniesta: 'Frantzia oso arriskutsua da, zehatzak izan beharko gara'

Erredakzioa

"Oso partida gogorra izango da; izan ere, eurek ere baloiaren jabetza izan nahiko dute. Baloia jokatzea gustatzen zaie eta kalitate handia dute", azpimarratu du Espainiako erdilariak.

Andres Iniesta Espainiako selekzioko erdilaria. EFE

Frantzia, Polonia eta Ukrainako Eurokopako final-laurdenetako arerioa, "oso arriskutsua" dela argi du Andres Iniesta Espainiako selekzioko erdilariak. Baloiaren jabetzak eta eraginkortasunak neurketa erabakiko dutela uste du.

"Oso partida gogorra izango da; izan ere, eurek ere baloiaren jabetza izan nahiko dute. Baloia jokatzea gustatzen zaie eta kalitate handia dute, batez ere erasoan. Oso talde arriskutsua da", esan du Espainiako jokalariak uefa.com atarian.


Albisteak (1)