Itxi

Espainiako selekzioa

Kepa, David Garcia, I. Martinez, Zubimendi, Merino, Oyarzabal eta Nico Williams, De la Fuenteren deialdian

EITB Media

Leer en Castellano

Luis De la Fuente gizonezkoen mailako Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak zazpi euskal jokalari deitu ditu Norvegiaren eta Eskoziaren aurkako partidetarako. Neurketak martxoaren 25ean eta 28an jokatuko dira hurrenez hurren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Luis De la Fuente gizonezkoen mailako Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak bere lehen deialdia eskaini du karguan Luis Enrique ordezkatu zuenetik. Espainiak Norvegiaren eta Eskoziaren aurka jokatuko du martxoaren 25 eta 28an, hurrenez hurren.

De la Fuentek zazpi euskal jokalari deitu ditu: Kepa Arrizabalaga Chelseako atezaina, David Garcia Osasunako jokalaria, Iñigo Martinez eta Nico Williams Athleticeko futbolariak, eta Martin Zubimendi, Mikel Merino eta Mikel Oyarzabal Realeko jokalariak.

Bestalde, orain arteko deialdietan ohikoa zen Unai Simon kanpoan geratu da (Arabako atezaina min hartuta dago). De la Fuentek Aymeric Laporte (Manchester City) Athleticeko jokalari ohia ere deitu du.

David Garcia da Espainiako selekzioko hautatzailearen deialdiko berritasunetako bat. Bestalde, aipagarriak dira zerrendan dauden beste jokalari hauek ere: Nacho Fernandez (Real Madril), Pedro Porro (Tottenham), Dani Ceballos (Real Madril), Joselu Mato (Espanyol), Iago Aspas (Celta) eta Bryan Gil (Sevilla).

Deialdia:

Atezainak: Kepa Arrizabalaga (Chelsea), Robert Sanchez (Brighton) eta David Raya (Brentford).

Defentsak: Dani Carvajal (Real Madril), Pedro Porro (Tottenham), Aymeric Laporte (Manchester City), Nacho Fernandez (Real Madril) , Iñigo Martinez (Athletic Club), David Garcia (Osasuna), Jose Luis Gaya (Valentzia) eta Alejandro Balde (Bartzelona)

Erdilariak: Rodri Hernandez (Manchester City), Gavi (Bartzelona), Martin Zubimendi (Reala), Dani Ceballos (Real Madril), Mikel Merino (Reala), Fabian Ruiz (PSG) eta Pedri (Bartzelona).

Aurrelariak: Nico Williams (Athletic Club), Alvaro Morata (Atletico Madril), Dani Olmo (Leipzig), Bryan Gil (Sevilla), Mikel Oyarzabal (Reala), Iago Aspas (Celta), Joselu Mato (Espanyol) eta Gerard Moreno (Vila-real).

Albisteak (1)

Bideoak (1)