Epaileak
Hernandez eta Gil Manzano, Iturralderen eta Turienzoren ordez
Erredakzioa
Iturralde Gonzalez bizkaitarrak eta Turienzo Alvarezek ez dute Lehenengo Mailan jarraituko, eta euren ordez Hernandez eta Gil Manzano arituko dira 2012-2013 denboraldian.
Eduardo Jesus Iturralde Gonzalez eta Javier Turienzo Alvarez epaileek ez dute Lehenengo Mailan jarraituko eta euren postuak Alejandro Jose Hernandez kanariarrak eta Extremadurako Jesus Gil Manzanok hartuko dituzte.
Iturralde Gonzalez bizkaitarrak martxoan epaile izaten jarraitzeari uko egingo ziola aurreratu zuen, eta Betis-Real Madril neurketan agur esan zion BBVA Ligari. Gainera, azkenengo norgehiagokan, Bilboko epailea lesionatu egin zen, eta laugarren epaileak hartu zuen bere postua.