Eurokopako finala
Casillas: 'Lau urte hauek ahaztezinak dira'
Erredakzioa
"Lau urte ahaztezin izan dira eta zaila izango da errepikatzea", esan du Espainiako kapitainak. Emaitzak "urte askoko lanaren" ondorio direla gaineratu du.
Azken lau urteak "ahaztezinak" direla adierazi du Iker Casillas Espainiako kapitainak. "Errepikatzea zaila izango" dela erantsi du Casillasek, Kieveko finalean garaipena lortu eta gero.
"Lau urte ahaztezin izan dira eta zaila izango da errepikatzea", esan du atezainak. Emaitzak "urte askoko lanaren" ondorio direla gaineratu du. "Berdintzea nahi nuke, baina oso zaila izango da", erantsi du.
Gainera, Vicente del Bosque hautatzailearen lana goraipatu nahi izan du Casillasek; izan ere, "belaunaldi aldaketa" egiterakoan asmatu du, nahiz eta taldeak "talentua" izan.