Deialdia
Sei euskal jokalari, Olinpiar Jokoetako zerrendan
Erredakzioa
Javi Martinez, Muniain, Herrera, San Jose, Iñigo Martinez eta Azpilicueta aukeratu dituzte Olinpiar Jokoak prestatzeko taldea osatzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Javi Martinez, Iker Muniain, Ander Herrera, Oscar de Marcos, Iñigo Martinez eta Azpilicueta aukeratu ditu Luis Millak Olinpiar Jokoak prestatzeko. Aiegiko erdiko atzelariak, Jordi Albarekin batera, uda honetan jokatuko duen nazioarteko bigarren lehiaketa izango du, Eurokopa irabazi ostean.
Euskal futbolariak Las Rozasera (Madril) joango dira, ostiralean, Olinpiar Jokoak prestatzeko kontzentrazioa hasteko, Espainiako selekzioarekin. Taldeak bi lagunarteko jokatuko ditu: Senegalen aurka Las Palmasen, 13an, eta Mexicoren kontra Cadizen, 18an.
Honakoa da deialdi ofiziala. Luis Millak 18 futbolari aukeratuko ditu deialdi honetatik, uztailaren 27tik aurrera Londresen aritzeko:
ATHLETIC CLUB: Mikel San José Domínguez, Javier Martínez Aguinaga, Ander Herrera Agüera, Iker Muniain Goñi
REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL SAD: Iñigo Martínez Berridi
CLUB ATLÉTICO DE MADRID SAD: Jorge Resurrección Merodio "Koke", Joel Robles Blázquez, Adrián López Álvarez
FC BARCELONA: Martin Montoya i Torralbo, Thiago Alcantara Do Nascimento, Cristian Tello Herrera
BENFICA FC: Rodrigo Moreno Machado
BORUSSIA MÖNCHENGLADBACH: Álvaro Domínguez Soto
CHELSEA FC: Oriol Romeu Vidal y Juan Mata García
RCD ESPANYOL DE BARCELONA SAD: Álvaro Vázquez García
MÁLAGA CF SAD: Francisco Román Alarcón "Isco"
MANCHESTER UNITED FC: David De Gea Quintana
OLYMPIQUE MARSELLA: Cesar Azpilicueta Tanco
REAL SPORTING DE GIJÓN SAD: Alberto Botía Rabasco
VALENCIA CF SAD: Jordi Alba Ramos
VILLARREAL CF SAD: Diego Mariño Villar