Itxi

Santander Liga

Joaquinek erretiroa hartuko du denboraldi amaieran

EITB Media

Leer en Castellano

Joaquin Sanchez Betis taldeko jokalariak futbol profesionala uztea erabaki du, eta erretiroa hartuko du 2022-2023 denboraldiaren amaieran. Jokalari andaluziarrak 41 urte ditu, eta ia 23 urtez ibili da maila gorenean.

Joaquin Sanchez, 2022an Betisekin irabazitako Kopako garaikurra musukatzen. Argazkia: EFE

Joaquin Sanchez Betis taldeko jokalariak asteazken honetan, apirilaren 19an, adierazi duenez, erretiroa hartuko du 2022-2023 denboraldiaren amaieran, Hau da, futbolari andaluziarrak agur esango dio futbol profesionalari, ekaineko lehen astean, Santander Ligako azken jardunaldia jokatutakoan.

Puerto de Santa Mariakoak (Cadiz) 41 urterekin hartuko du erretiroa, 42 urte bete baino hilabete eta erdi lehenago. Ia 23 urte eman ditu maila gorenean.

2000. urtean egin zuen debuta Betisekin, Compostelan, Bigarren Mailan. Ordutik, 900 partida ofizial baino gehiago jokatu ditu Betis, Valentzia, Malaga eta Fiorentina taldeekin. Gainera, 51 aldiz egon da Espainiako selekzioko deialdietan.

Joaquinek hiru Errege Kopa irabazi ditu: 2005ekoa eta 2022koa Betisekin irabazi zituen, eta 2008koa, Valentziarekin.

Albisteak (3)