Olinpiar Jokoak
Illarramendik Thiago ordezkatuko du deialdian
Erredakzioa
Realeko erdilariak bihar gainerako taldekideekin bat egingo du eta Millaren aginduetara jarriko da.
Asier Illarramendi Realeko erdialaria deitu du Luis Milla hautatzaileak. Olinpiar Jokoetan parte hartuko duen selekzioan Thiago Alcantara Bartzelonako jokalariaren lekua hartuko du Illarramendik. Thiago lesionatuta dago.
Realeko erdilariak bihar gainerako taldekideekin bat egingo du eta Millaren aginduetara jarriko da, Espainiako Futbol Federakundeak jakitera eman duenez..
Horrela, Realak bi jokalari izango ditu deialdian, Illarra eta Iñigo Martinez.