Itxi

Europa Liga

Erromak aurrea hartu du eta Sevillak etxean irabazi beharko du

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Xabi Alonsoren Bayer Leverkusenek buelta eman beharko dio markagailuari itzuliko partidan, eta Jose Luis Mendilibarren Sevillak dena izango du jokoan Sanchez-Pizjuanen.

Juventus - Sevilla. Argazkia: EFE

Jose Mourinhoren Erromak Xabi Alonsoren Bayer Leverkusen hartu du mendean (1-0) ostegun honetan jokatu den Europa Ligako finalerdietako joaneko partidan, Edoardo Bove italiarrak sartutako golari esker. Beste norgehiagokan, Juventusek eta Jose Luis Mendilibarren Sevillak 1-1 berdindu dute. Espainiako taldeak aurrea hartu du Youssef En-Nesyri marokoarraren golaren bitartez, baina Federico Gattik markagailua parekatu du 97. minutuan.

Sei aldiz irabazi duen txapelketako bere zazpigarren finala izango zena lortzeko aurrerapauso handia egiteko zorian egon da Sevilla. Itxura bikaina eman du lehen zatian, ez du estutasunik izan, eta bere fruituak jaso ditu 25 minuturen buruan, En-Nesyriren golarekin. Bigarrenean, baina, Juventusek sakatu egin du, eta inork espero ez zuenean, azken hasperenean berdindu du partida, Gattiren burukada batekin, Pogbaren erdiraketa etsia baliatuta.

Erromako partidan, Bovek 63. minutua bete bezain laster sartu du garaipenaren gola, jokaldi pertsonal on batean. Partida osoan atera jaurtiketa bakarra eginda eta arerioak baino baloi jabetza txikiagoa izanda, Xabi Alonsoren mutilek joko eskasa erakutsi dute egoerari beste itxura bat emateko. Etxean, beraz, beste aurpegi bat erakutsi beharko dute, itzulikoan egoerari buelta eman nahi izanez gero.

Albisteak (2)