Itxi

Berritzea

Jose Luis Mendilibarrek berritu egin du Sevillarekin, 2023-24 denboraldirako

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Entrenatzaile bizkaitarrak, horrela, 2024ko ekainera arte jarraituko du Andaluziako klubean. Martxoaren 21ean iritsi zen Sevillara, eta Europa Liga irabazi berri du.

Jose Luis Mendilibarrek Sevillan jarraituko du. Argazkia: EFE.

Jose Luis Mendilibarrek berritu egin du Sevillarekin zuen kontratua, eta, horrenbestez, 2023-24 denboraldian ere izango da Andaluziako taldearen entrenatzailea.

Sevillak martxoaren 21ean fitxatu zuen Mendilibar, eta Zaldibarko entrenatzaileak lan zaila zuen aurretik: taldeak Santander Ligan jarraitzea. Mailari eusteko helburua aise lortu zuen; gainera, Europa Ligan, Manchester United eta Juventus kanporatu zituen Sevillak, eta zazpigarren aldiz heldu zen finalera. Aurreko astean jokatu zuen partida erabakigarri hori, Erromaren kontra, eta baita titulua lortu ere.

Guztira 17 partida jokatu ditu Sevillak Mendilibarrekin, eta horietako 8 irabazi, 6 berdindu eta 3 galdu ditu.

Albisteak (1)