Itxi

2023-24 DENBORALDIA

Noiz jokatuko dira 2023-24 denboraldiko Liga Txapelketako euskal derbiak?

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Euskal taldeen arteko lehendabiziko lehia bigarren jardunaldiarekin batera iritsiko da, eta Osasuna eta Athletic arituko dira nor baino nor gehiago, Sadarren.

Manu Sanchez eta Nico Williams, Sadarren jokatutako Osasuna-Athletic derbian. Argazkia: EFE

Reala (2022-23 Santander Ligako laugarren sailkatua), Osasuna (zazpigarrena), Athletic (zortzigarrena) eta Alaves (Bigarren Mailatik igo berria) izango dira euskal futbolaren ordezkariak 2023-24 denboraldian. Egutegia ostegun honetan zozkatu da, eta, beraz, jakina da noiz jokatuko dituzten hurrengo denboraldiko euskal derbiak, data zehatzak oraindik jakin ez arren.

 

LEHEN ITZULIA:

2. jardunaldia (abuztuak 20): Osasuna-Athletic

6. jardunaldia (irailak 24): Alaves-Athletic

8. jardunaldia (urriak 1): Reala-Athletic eta Alaves-Osasuna

15. jardunaldia (abenduak 3): Osasuna-Reala

19. jardunaldia (urtarrilak 3): Reala-Alaves

 

BIGARREN ITZULIA:

20. jardunaldia (urtarrilak 13): Athletic-Reala

24. jardunaldia (otsailak 11): Reala-Osasuna

27. jardunaldia (martxoak 3): Osasuna-Alaves

29. jardunaldia (martxoak 17): Athletic-Alaves

30. jardunaldia (martxoak 31): Alaves-Reala

35. jardunaldia (maiatzak 12): Athletic-Osasuna