18 urteren ondoren
Xabier Azkargorta, Boliviako hautazailea berriro ere
Erredakzioa
2014ko Munduko Koparako sailkatze fasean, zazpigarren postuan dago Bolivia Hegoamerikako multzoan, (lau puntu sei partidatan).
Xabier Azkargorta entrenatzaile gipuzkoarra da Boliviako futbol selekzioko hautatzaile berria, eta karguan dimisioa aurkeztu zuen Gustavo Quinteros ordezkatuko du. Gauzak horrela, 18 urteren ondoren, Boliviako selekzioara itzuliko da Azkargorta. 1994. urtean, AEBetako Munduko Koparako sailkatu zuen Bolivia.
Euskal teknikariaren laguntzaileak Marco Antonio Etcheverry, Vladimir Soria eta Marco Antonio Sandy izango dira. 2014ko Munduko Koparako sailkatze fasean zazpigarren postuan dago Bolivia Hegoamerikako multzoan, (lau puntu sei partidatan). Aurreneko lau sailkatuek eskuratuko dute txapelketarako txartela. Bosgarrenak kanporaketa bat jokatu beharko du Asiaren aurka.