Itxi

FITXAKETA

Luis Eduardo Quinterok Amorebietan jokatuko du Vila-realek utzita

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Aurrelaria Amorebietaren laugarren fitxaketa da Bigarren Mailara itzuli den denboraldirako.

Luis Eduardo Quinter. Argazkia: @SDAmorebieta

Amorebieta Kirol Elkarteak baieztatu duenez, Luis Eduardo Quintero 18 urteko aurrelari internazionalak euskal taldean jokatuko du datorren denboraldian Vila-realek utzitako.

Quintero Alacanten jaio zen, baina nazionalitate kolonbiarra du. Aurreko denboraldian Vila-realen  Juvenil A taldean jokatu zuen, eta 31 partidatan 17 gol sartu zituen.

Horrenbestez, aurrelaria Amorebietaren laugarren fitxaketa da Bigarren Mailara itzuli den denboraldirako, Erik Moran (Ponferradina) erdilariaren, Felix Garreta erdiko atzelariaren (Real Betisek utzita) eta Daniel Lasure (Eibar) atzelariaren ostean.

Albisteak (4)