Itxi

1-0

Ingalaterrak irabazi du 21 urtez azpiko Europako Txapelketa, Espainia mendean hartuta

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Sancet, Paredes, Agirrezabala, Pacheco, Oroz, Guillamon eta Barrenetxea euskal jokalariek osatzen duten selekzioak ezin izan du garaipena lortu penalti bat huts eginda.

Ingalaterra 1-0 Espainia. Argazkia: EFE

Espainiako 21 urtez azpiko futbol selekzioak 1-0 galdu du larunbat honetan Ingalaterraren aurka Batumin (Georgia) jokatu den Europako Txapelketako finalean, Curtis Jones erdilariak errebotean sartutako gol polemiko bati esker.

Santi Deniaren mutilek koroa hirukoitza lortzeko erronka eten dute, 17 urtez azpiko eta 19 urtez azpiko Europarretan titulu bana baitzeukaten euren palmaresean. Horrela, Oihan Sancet, Aitor Paredes, Julen Agirrezabala, Jon Pacheco, Aimar Oroz, Hugo Guillamon eta Ander Barrenetxea euskal jokalariek parte hartzen duten belaunaldia zapore gazi-gozoarekin geratu da.

Ingelesak indartsuago hasi dira, Anthony Gordonek botetan bi aukera zituela. Erantzun gisa, Aitor Paredes erdiko atzelaria gola sartzetik gertu izan da burukada batekin korner baten irteeran.

Area paretik egindako falta batean, Palmerrek egin du jaurtiketa; ezkerrez egindako jaurtiketak Curtis Jonesen gainaldean egin du errebotea, Espainiako hesiaren artean makurtuta, eta pilotak ibilbidea aldatu du Tenasen atean sartu arte (1-0).

Aldageletatik bueltan, Sergio Gomezek penalti puntura bidali du falta bat ezker hegaletik; atzelari ingelesen artetik Abel Ruiz agertu da buruz errematatzeko, baina jokoz kanpo zegoen.

Ingalaterra garaipena ospatzear zegoenean, beste jokaldi polemiko bat iritsi da, oraingoan espainiarren aldeko penalti eran.

Abel Ruizek huts egin du jaurtiketa; Traffordek bere jaurtiketa trakets eta gurutzatua gelditu du, lehenengo pilota hori desbideratuta eta ondoren Aimar Orozek aldaratzean egindako errematea ere etenda.