IRAILAK 9-10
Reala-Levante, Athletic-Granada eta Eibar-Madril CFF, F Ligako 1. jardunaldian
A. A. | EITB MEDIA
Txapelketa irailaren 9an eta 10ean jarriko da abian eta hiru euskal taldeek euren futbol-zelaietan ekingo diote lehiatzeari.
F Ligak astearte honetan jakinarazi du 2023-2024 denboraldirako egutegia, irailaren 9an eta 10ean hasi eta 2024ko ekainaren 16an amaituko dena, Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan egin den zozketaren ondoren.
Zozketa horren ondorioz, denboraldi honetan emakumezkoen futboleko maila gorenean dauden hiru euskal taldeek (Reala, Athletic eta Eibar) euren futbol-zelaietan ekingo diote lehiatzeari. Horrela, txuri-urdinek Levante hartuko dute, zuri-gorriek Granada eta armaginek Madril CFF.
1. jardunaldia osorik:
Athletic Club – Granada
Bartzelona – Valentzia
Levante Las Planas – Huelva
Eibar – Madril CFF
Sevilla – Tenerife
Vila-real – Atletico Madril
Real Sociedad – Levante
Real Madril – Betis
Azken jardunaldian ere etxean jokatuko dute hiru euskal taldeek. Ekainaren 16rako aurreikusitako 30. jardunaldian, Athleticek Sevilla hartuko du, Eibarrek Granada eta Realak Levante Las Planas.
30. jardunaldia osorik:
Athletic – Sevilla
Atletico Madril – Vila-real
Levante – Madril CFF
Betis – Tenerife
Eibar – Granada
Valentzia – Bartzelona
Real Sociedad – Levante Las Planas
Huelva – Real Madril
Intereseko beste data batzuk
Joan den astean, beste data garrantzitsu batzuen berri eman zen, hala nola Emakumezkoen Superkoparena (2024ko urtarrilaren 16tik 21era bitartean izango da), edo Erreginaren Koparako aurreikusitakoak (lehen txanda irailaren 12tik aurrera hasiko da, eta finala maiatzaren 18an, larunbatean, jokatuko da).