Itxi

Final-zortzirenak

Australia final-laurdenetan da, Danimarka kanporatu ostean (2-0)

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Lehen gola Caitlin Fordek egin du lehen zatian, eta bigarrena, Haylei Rasok, bigarrenean.

Australiako jokalariak, goletako bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Australia Munduko Txapelketako final-laurdenetarako sailkatu da, Danimarka 2-0 mendean hartuta.

Lehen fasean espero baino gehiago sufritu ostean, Australia irudi ona emateko beharrarekin iritsi da final-zortzirenetako kanporaketara, Danimarka arriskutsuaren aurrean. Eurpako taldea ez da inoiz final-laurdenetara pasatu, eta helburu hori lehen aldiz lortzeko itxaropenarekin atera dira danimarkarrak zelaira.

Zaleek bultzatuta, Australiak erritmo bizia jarri dio neurketari hasieratik, Sam Kerr izarra zelaian izan ez duten arren, molestia batzuen ondorioz. Hala ere, lehen ordu erdian aurretik jarri dira markagailuan, Caitlin Fordek egindako golari esker.

Bigarren zatian, australiarrek defentsan egindako lan txukunak danimarkarrak ito ditu, eta Haylei Raso Real Madrileko jokalari berriak bigarren gola egin du 70. minutuan. Partida erabakita zegoela, Tony Gustavssonek Kerr zelairatu du azken minutuetan, final-laurdenetara begira erritmoa hartzen joateko. Kanporaketa horretan, Frantzia eta Marokoren arteko partidaren irabazlea izango dute aurkari.

Albisteak (3)