Itxi

Iragarpena

Kepa Arrizabalaga atezainak Real Madrilen jokatuko du, Chelseak utzita

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Ondarroako atezainak Carlo Ancelottik gidatzen duen taldean jokatuko du 2024ko ekainaren 30era arte, Real Madrilek jakinarazi duenez.

Kepa Arrizabalagaren artxiboko irudi bat, Chelsean jokatzen

Kepa Arrizabalaga atezain euskaldunak Real Madrilen jokatuko duela baieztatu du talde zuriak. Chelseak utzita arituko da 2024ko ekainaren 30era arte, Thibaut Courtois atezain belgikarraren lesio larria dela eta. Halaxe iragarri du Madrilgo taldeak astelehen honetan, webgunean eta sareetan.

Hala, Bayern Munich taldearekin fitxatzekotan egon zen arren, Real Madrilera joatea erabaki du Athleticeko jokalari ohiak. Txapeldunen Liga bat, Kluben Munduko Txapelketa bat, Europako Superkopa bat eta Europa League bat irabazi ditu Chelsean egindako bost urteotan Arrizabalagak. Orain, Madrilgo taldean atea betetzeko lehen aukera dela dirudi, Courtois belgikarrak ia denboraldi osoa galduko duelako ezker belauneko lotailu gurutzatua hautsi ostean.

Batetik, Kepa atezain titularra izan zen Chelsean joan den denboraldian, nahiz eta ez zuen Thomas Tuchel entrenatzailearen erabateko konfiantza izan: 2020-2021 eta 2021-2022 denboraldietan, 11 partida baino ez zituen jokatu. Bestetik, Espainiako selekzioarekin Nazioen Liga irabazi du aurten, eta 2012. urtean, 19 urtez azpiko Europako Txapelketa.

Real Madrilek gaur, astelehena, aurkeztuko du Kepa Arrizabalaga, Real Madril Hirian. Ondoren, prentsaurrekoa emango du.