Itxi

Zigorrak

Oihan Sancetek eta Chimy Ávilak ezin izango dute hurrengo partida jokatu

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Sancetek aldageletara bidali zuten bi txartel hori jasota; Chimy Avilari, bere aldetik, txartel gorria atera zion epaileak zuzenean, Alex Berenguerri sarrera gogorra egin eta gero.

Sancetek txartel gorria ikusi zuen unea Osasuna-Athletic derbian. EFE

Oihan Sanceti eta Chimy Avilari partida bateko zigorra ezartzea erabaki du Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak asteazken honetan, LaLiga EA Sports ligako bigarren jardunaldian epaileak kanporatu ostean.

Sancet Athletic Clubeko erdilaria aldageletara bidali zuen epaileak Osasunaren kontrako derbian, 60. minutuan David Garcia atzelariarekin talka egin ostean bigarren txartel horia atera zionean.

Neurketa berean, Chimy Avila aurrelari argentinarrak txartel gorria ikusi zuen, 94. minutuan Alex Berenguerri eskuin orkatillean egindako sarrera gogorraren ondorioz. Partida bateko zigorra ez ezik, isuna ere ordaindu beharko dute, bai jokalariak (600 euro) bai klubak (350 euro).

Azkenik, Ignacio Francisco Ibáñez Osasunaren ordezkariak ere bi neurketako zigorra jaso du, arbitroaren aurka egindako protestak direla eta.