Lagapena
Javier Aviles aurrelariak Amorebietan jokatuko du 2023-24 denboraldian, Leganesek utzita
EITB MEDIA
Aviles, 26 urtekoa bera, Lehen eta Bigarren Mailan ibilitakoa da, eta Portugalgo Ligan ere aritu da.
Javier Aviles aurrelariak Amorebietan jokatuko du 2023-24 denboraldian, Leganesek utzita, Bizkaiko klubak ostegunean iragarri duenez. Aviles, 26 urtekoa bera, Lehen eta Bigarren Mailan ibilitakoa da, eta Portugalgo Ligan ere aritu da.
Amorebietako jokalari berria Real Madrilen harrobian hasi zen, eta gazte mailan iritsi zen Leganesera. 2018-19an egin zuen debuta lehen taldean, Kopan, eta hurrengo denboraldian, 2019-20an, Lehen Mailan estreinatu zen.
2022-23 denboraldian, Leganesen eta Lugon jokatu zuen, utzita. Aurreko denboraldian, ordea, Portugalgo Lehen Mailan ibili zen, Tondelan, Leganesek utzita orduan ere.
Azken bi egunetan, Amorebietak bi jokalari berri iragarri ditu: Da Graca, Juventusek utzita, asteazkenean, eta Aviles ostegunean. Horrenbestez, Bizkaiko klubak guztiz osatuta du Haritz Mujika entrenatzaileak denboraldi honetan Hypermotion Ligan zuzenduko duen plantilla.