Espainiako hautatzaile berria
Montse Tomek ordezkatuko du Jorge Vilda Espainiako futbol hautatzaile bezala
EITB MEDIA
Lehen aldiz izango da kargu horretan emakume bat Espainiako Estatuan. Orain arte, Tome Espainiako selekzioaren bigarren entrenatzailea zen.
Montse Tome izendatu dute Espainiako futbol hautatzaile, Jorge Vildaren ordez, asteartean Espainiako Futbol Federazioak ohar bidez iragarri duenez. Espainiako Estatuan kargu hori duen lehen emakumea da.
Entrenatzaile asturiarra Vildaren bigarren entrenatzailea izan da orain arte. Pedro Rocha Espainiako Federazioaren presidente berriak esana zuen "berrikuntzak" izango zirela, FIFAk Luis Rubiales presidentea kargutik kendu eta gero.
Espainiako Federazioak asteartean iragarri du Jorge Vilda kargugabetu duela eta Montse Tome izango dela haren ordezkoa.