Itxi

EA Sports Liga

Realak urriaren 21ean jokatuko du Mallorcaren aurka, Reale Arenan, urriaren 24an Lisboan aritu aurretik

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Realak 14:00etan jokatuko du Mallorcaren aurka, EA Sports Ligako 10. jardunaldian. Asteburu horretan bertan, ostiralean, Osasuna-Granada jokatuko da, 21:00etan, eta Vila-real-Alaves eta Bartzelona-Athletic igandean jokatuko dituzte, hilaren 22an, 18:30ean eta 21:00etan, hurrenez hurren.

Carlos Fernandez, 2022-23 Ligako Reala-Mallorca partidako jokaldi batean. Argazkia: EFE.

EA Sports Ligako 10. jardunaldiko Reala-Mallorca partida urriaren 21ean jokatuko dute, larunbatez, 14:00etan, Reale Arenan, Ligak astelehenean iragarri duenez. Realak, horrenbestez, bi atseden egun izango ditu urriaren 24an (asteartea) Lisboan Benficaren aurka Txapeldunen Ligan jokatu baino lehen; Benfica eta Realaren arteko partida Txapeldunen Ligako multzoen faseko hirugarren jardunaldiari dagokio. EA Sports Ligako 10. jardunaldia Sadarren hasiko da urriaren 21ean, ostiralez: Osasunak Granada jasoko du. Vila-real-Alaves eta Bartzelona-Athletic neurketak, ordea, urriaren 22rako daude aurreikusita, iganderako; 18:30ean hasiko da Alavesen neurketa, eta 21:00etan, aldiz, Athleticek jokatu beharrekoa.

Hala, Reala (denboraldi honetan Europako txapelketaren bat jokatuko duen euskal talde bakarra) Valentziaren aurka arituko da Mestallan, asteazkenean, 21:30ean; gero, Athletic hartuko du etxean hilaren 30ean, larunbatean, 21:00etan; jarraian, Salzburgo izango du aurkari Txapeldunen Ligan, urriaren 3an, 18:45ean, etxetik kanpo; Madril aldera joango da ondoren, urriaren 8an, igandean, 16:15ean, Atletico Madrilen kontra aritzeko, eta urriaren 21ean, larunbatean, Mallorca hartuko du etxean, 14:00etan. Azkenik, Benfica-Reala Txapeldunen Ligako neurketa urriaren 24an izango da, asteartean, 21:00etan.

Egun, EA Sports Ligako sailkapenean, Athletic da ondoen sailkatuta dagoen euskal taldea; izan ere, Valverderen mutilak 4. postuan daude, 13 puntu dituztela, Bartzelona liderrak baino hiru gutxiago. Zuri-gorriek asteazkenean jokatuko dute berriro, Getaferen aurka, San Mamesen, 19:00etan, eta, esan bezala, larunbatean Reala-Athletic derbia izango da. Jarraian, Athleticek Almeriaren bisita jasoko du, urriaren 6an, ostiralean, 21:00etan, eta urriaren 22an arituko dira Bartzelonako Lluis Companys estadio olinpikoan, 21:00etan.

Osasuna, berriz, sailkapeneko 11. postuan dago une honetan, 7 puntu dituela. Ostegunean, urriaren 28an, Iruñean jokatuko dute gorritxoek, 21:30ean, Atletico Madrilen aurka; urriaren 1ean, igandean, 16:15ean, Alaves-Osasuna euskal derbia jokatuko dute Mendizorrotzan. Horren ostean, Jagoba Arrasateren gizonak Madrilera joango dira; urriaren 7an, larunbatean, Real Madrilen kontra arituko dira Santiago Bernabeun, 16:15ean. Ondoren, Osasuna-Granada partida urriaren 20an jokatuko dute, ostiralean, 21:00etan.

Alaves 14. tokian dago Ligan, 6 puntu dituela, eta ostegunean ekingo dio berriro lehiari, Abanca-Balaidos futbol zelaian, Celta aurkari, 19:00etan. Igandean, berriz, etxeko talde gisa, Luis Garcia Plazaren gizonak Osasunaren aurka arituko dira nor baino nor gehiago, euskal derbian. Urriaren 8an, igandean, Mendizorrotzan berriro ere, 18:30ean, Betis izango du aurkari Alavesek; bi asteren geroago, hilaren 22an, Vila-real izango du aurkari, Zeramikaren zelaian, 18:30ean.

Halaber, LaLigak iragarri du Amorebieta eta Eibar taldeek urriaren 21ean, larunbatean, jokatuko dutela Hypermotion Ligako 12. jardunaldiko partida. Hain zuzen ere, Amorebieta-Oviedo partida 16:15ean hasiko da Lezaman, eta Zaragoza-Eibar neurketa, ordea, 21:00etan hasita jokatuko dute Romareda futbol zelaian.

EA Sports Liga: euskal taldeen hurrengo partidak

7. jardunaldia

Athletic-Getafe, irailaren 27an, asteazkenean, 19:00etan.

Valentzia-Reala, irailaren 27an, asteazkenean, 21:30ean.

Celta-Alaves, irailaren 28an, ostegunean, 19:00etan.

Osasuna-Atletico Madril, irailaren 28an, ostegunean, 21:30ean.

8. jardunaldia

Reala-Athletic, irailaren 30ean, larunbatean, 21:00etan.

Alaves-Osasuna, urriaren 1ean, igandean, 16:15ean.

9. jardunaldia

Athletic-Almeria, urriaren 6an, ostiralean, 21:00etan.

Real Madril-Osasuna, urriaren 7an, larunbatean, 16:15ean.

Atletico Madril-Reala, urriaren 8an, igandean, 16:15ean.

Alaves-Betis, urriaren 8an, igandean, 18:30ean.

10. jardunaldia

Osasuna-Granada, urriaren 20an, ostiralean, 21:00etan.

Reala-Mallorca, urriaren 21ean, larunbatean, 14:00etan.

Vila-real-Alaves, urriaren 22an, igandean, 18:30ean.

Bartzelona-Athletic, urriaren 22an, igandean, 21:00etan.

Albisteak (5)