Itxi

Itzulera

Cecilia Marcos bueltan da, lesio luze baten ostean

EITB MEDIA

Jokalari donostiarrak eskuin belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua apurtu zuen urtarrilean. Otsailean ebakuntza egin zioten, eta, ondoren, errehabilitazio luzea egin behar izan du.

Cecilia Marcos, astelehenean Zubietan egindako entrenamenduan. Argazkia: Reala

Cecilia Marcos Realeko jokalaria entrenamenduetara itzuli zen Zubietan astelehenean, belauneko lesio baten ondorioz 269 egun jokatu gabe egon eta gero. 

Hegaleko jokalari donostiarrak eskuin belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua apurtu zuen urtarrilean, entrenatzen ari zela. Otsailean ebakuntza egin ondoren, errehabilitazio prozesu luzea egin behar izan du, osatu arte. 

Marcosek bigarrenez apurtu du belauneko lotailua, 2021eko irailean San Mamesen jokatutako derbian ezker belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua hautsi baitzuen. 2022-2023 denboraldiko lehen jardunaldian itzuli zen berdeguneetara, Vila-realen aurka.

Albisteak (2)