Asteazkena, urriak 4
Athleticek, Realak eta Eibarrek F Ligako lehen jardunaldian jokatu ez ziren partidak jokatuko dituzte
EITB MEDIA
Irailaren 9ko astean jokatzekoak ziren eta jokalarien grebagatik jokatu ez ziren neurketak jokatu beharko dituzte asteazken honetan euskal taldeek.
F Ligako euskal taldeek, Athleticek, Realak eta Eibarrek, jokalarien grebagatik lehen jardunaldian jokatu ez ziren partidak jokatuko dituzte asteazken honetan.
Lehen hitzordua, Athletic eta Granada aurrez aurre jarriko dituen partida, Lezaman jokatuko dute, 18:00etan hasita. Lehoiak garaipen gosez daude, orain arte ez dutelako punturik lortu, lehen bi partidak galdu baitituzte, Atletico Madrilen eta Levante Las Planasen aurka. David Aznar entrenatzailearen esanetan, taldearen kalitatean konfiantza osoa dute, eta badakite garaipena behar dutela.
¿¿ @davidaznarcoach, biharko #AthleticGranada neurketan garaipena lortzeko asmoz.
— Athletic Club (@AthleticClubFem) October 3, 2023
¿¿ "Necesitamos ganar. Estoy muy convencido del equipo sólido y competitivo que estamos construyendo"
¿ "Estoy seguro de que daremos muchas alegrías a la afición" #AthleticClubFem ¿ pic.twitter.com/U7Qp00csiE
19:00etan, berriz, Realeko nesken txanda izango da Zubietan, Levanteren bisita jasoko baitu etxean. Txuri-urdinak Betisen kontra nagusitu ziren, eta denboraldiko lehen hiru puntuak lortu zituzten horrela. Natalia Arroyok gidatzen duen taldeak bide horretatik jarraitu nahi du, puntuak pilatzeaz gain, lehiakorrak izaten jarraitzeko. Aste honetan, gainera, Cecilia Marcos entrenamenduetara itzuli da, lesio luze baten ondoren.
¿¿ @natarroyo: “Queremos ser competitivas en los tres partidos. Tenemos un rival duro en frente, pero jugamos en casa y nos apetece estar en un buen nivel el miércoles.”#WeareReal pic.twitter.com/FhnhStAusm
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) October 3, 2023
Azkenik, Eibar izango da euskal taldeetan jokatzen azkena. 20:00etan hasita, Madril CFF taldearen aurka jokatuko du Ipuruan. Hiru puntuen bila zelairatuko dira armaginak, Lehen Mailan duen tokia indartzeko asmoz. Yerai Martin entrenatzaileak prentsaurrekoan adierazi du taldea gogotsu dagoela neurketari aurre egiteko, nahiz eta jakin aurkariak maila handia duela. Taldeak defentsan egiten duen lan handia azpimarratu du, Eibarren indargune nagusi gisa, eta horrela jarraitzea espero du Martinek.