Hypermotion Liga
Amorebietak eta Eibarrek derbia jokatuko dute, Lezaman
EITB MEDIA
Armaginak boladan dira, azken lau partidak irabazita. Amorebieta, aldiz, puntu beharrean dago, jaitsiera postuak puntu bakarrera baititu.
Amorebietak eta Eibarrek euskal derbia jokatuko dute LaLiga Hypermotineko 10. jardunaldiko partidan. Haritz Mujikak zuzentzen duen taldeak puntuak behar ditu sailkapeneko beheko postuetatik aldentzeko, puntu bakar batera dituelako. Bizkaitarrek galdu egin zuten aurreko jardunaldian Ferroleko Racingen aurka eta garaipen bakarra lortu dute azken lau jardunaldietan.
Eibarri dagokionez, eta denboraldia zalantza askorekin hasi ostean, Joseba Etxeberriaren taldea boladan da, azken lau neurketetan garaipena lortuta. Horri esker, Amorebietaren aurka hiru puntuak poltsikoratuta, promozio portuetan sartu daitezke, gainontzeko emaitzak lagun izanez gero.
Eibarrek eta Amorebietak sei aldiz jokatu dute elkarren aurka lehiaketa ofizialean. Bizkaitarren etxean jokatutako azken partidan, orain dela bi urte, bana egin zuten, eta Ipuruan jokatuko azkenea, 2022an, armaginak 1 eta 0 nagusitu ziren.
Ustezko hamaikakoak:
Amorebieta: Pablo Campos; Álvaro Núñez, Gayá, Manu Hernando, Lasure; Dorrio, Carbonell, Morán, Morcillo; Edwards y Jauregi.
Eibar: Luca, Tejero, Berrocal, Arbilla, Cristian, Sergio Álvarez, Matheus, Corpas, Mario Soriano, Stoichkov y Bautista.
Epailea Raúl Martín González Francés (Comité de Las Palmas).
Futbol zelaia: Lezama.
Ordua: 14.00etan