Itxi

HIRUGARREN KANPORAKETA

Cacereño-Alaves, Granada-Athletic, Eibar-Levante las Planas eta Osasuna-Betis, Erreginaren Kopan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dituzte azaroaren 7tik 9ra. Realak ez du txanda honetan parte hartuko, joan zen denboraldian Liga txapelketa 8. postuan amaitu eta hurrengo kanporaketara arte salbuetsita dagoelako.

Erreginaren Kopako 3. kanporaketako neurketak. Argazkia: RFEF

Erreginaren Koparen hirugarren kanporaketako zozketa egin dute asteazken goizean, Madrilen. Fase honetako neurketak partida bakarrera jokatuko dituzte, azaroaren 7tik 9ra. Batetik, joan den denboraldian F Ligan azken zortzi postuetan geratu ziren taldeek hartu dute parte. Bestetik, bigarren kanporaketaren sailkatzea lortu duten zortzi klub ere zozketaren zakuan egon dira, tartean Eibar eta Osasuna.

Euskal taldeei dagokienez, Athletic, Alaves, Osasuna eta Eibar taldeek hartu dute parte; Reala, berriz, kanpo geratu da, iaz zortzigarren amaitu zuelako.

Honako hauek dira kanporaketak:

Eibar-Levante las Planas

Granada-Athletic

Cacereño-Alaves

Osasuna-Betis

Real Union de Tenerife-Sporting de Huelva

Oviedo-Alhama

Albacete-Vila-real

Juan Grande-Valentzia

Horrenbestez, Eibarrek eta Athleticek, biak ala biak F Ligakoak, eta Osasunak, 1. RFEFekoa bera, F Ligako aurkariak izango dituzte, hurrenez hurren Levante Las Planas, Granada eta Betis. 1. RFEFeko Alavesek, aldiz, bere mailako talde bat izango du aurkari, Cacereño hain zuzen ere. Eibarrek eta Osasunak etxeko talde gisa jokatuko dute, eta Athleticek eta Alavesek, ordea, etxetik kanpo bilatuko dute hurrengo kanporaketarako sailkatzea.

Albisteak (2)