Saria
Arrasatek, Iturregik eta Mujikak Espainiako Futbol Federazioaren Ramon Cobo saria jasoko dute
EITB MEDIA
Sariak 2022-2023 denboraldiko kirol emaitzak aitortzen ditu, eta, horrez gain, entrenatzaile bezala izandako jarrera, jokabidea, errespetua eta kiroltasuna. espiritua.
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak, Iraia Iturregi Athletic Clubeko entrenatzaile ohiak eta Haritz Mujika Amorebietako entrenatzaileak Espainiako Futbol Federazioko Entrenatzaileen Batzordeak ematen duen Ramon Cobo saria jasoko dute.
Sariak 2022-2023 denboraldiko kirol emaitzak aitortzen ditu, eta, horrez gain, entrenatzaile bezala izandako jarrera, jokabidea, errespetua eta kiroltasuna. Urriaren 24an jasoko dute saria, Espainiako Federazioak Las Rozas kirol hirian egingo duen galan.