Itxi

Baja

Amaiur Sarriegik Espainiako selekzioaren kontzentrazioa utzi du, min hartuta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Realeko aurrelariak entrenamendu-saioa utzi behar izan du igande honetan, min hartu duelako. Horrela, Amaiur ez da Suitzara joango, eta Donostiara itzuliko da.

Amaiur Sarriegi. Argazkia: EFE

Amaiur Sarriegi ezingo da Suitzara joan asteartean Nazioen Ligako laugarren jardunaldiko partida jokatzera, lesionatu egin baita, Espainiako Futbol Federazioak igande honetan baieztatu duenez.

Realeko aurrelariak entrenamendu-saioa utzi behar izan du gaur, min hartu duelako. "Hori dela eta, Federazioko zerbitzu medikoek haren egoera baloratu dute, eta erresonantzia magnetikoa egitea erabaki dute lesioaren maila zehazteko", jakinarazi du Espainiako Futbol Federazioak.

"Balorazio horren ondoren, Montse Tome hautatzaileak, RFEFko eta Realeko zerbitzu medikoekin batera, erabaki dute egokiena jokalaria bere klubera itzultzea dela, bere errekuperazioarekin jarraitzeko", gaineratu du.

Horrela, Amaiur ez da Suitzara joango, eta Donostiara itzuliko da.

Albisteak (1)