18. jardunaldia
Urteko azken jardunaldiko datak eta ordutegiak
EITB MEDIA
Athleticek abenduaren 20an, asteazkena, jokatuko du San Mamesen; Realak, Osasunak eta Alavesek aldiz, ostegunean, abenduak 21, dute hitzordua.
Futboleko Liga Profesionalak LaLiga EA Sports txapelketako 18. jardunaldiko ordutegiak argitaratu ditu. 2023. Urteko azken jardunaldia izango da eta abenduaren 19tik (asteartea) 21era (osteguna) jokatuko da.
Horrela, Athletic-Las Palmas partida asteazkenean jokatuko da, abenduak 20, 21:30ean. Ostegunean, 19:00etan, aldiz, Cadiz-Reala partida jokatuko da, eta 21:30ean bi partida; Alaves-Real Madril eta Mallorca-Osasuna.
Urteari amaiera ofiziala abenduaren 23an emango dio LaLigak, 4. Jardunaldian eguraldi txarragatik atzeratu zuten Atletico Madril-Sevilla partidarekin.
18. jardunaldiko ordutegiak