Itxi

2009ko abuztuaren 8an hil zen

Dani Jarqueren heriotzaren hirugarren urteurrena bete da

A.B.

Erredakzioa

Espanyoleko kapitaina, 2009ko abuztuaren 8an hil zen 26 urte zituela. Taldearekin kontzentratuta zegoen hoteleko bere gelan zendu zen, bihotzekoak emanda.

Dani Jarque, lurrean Ion Velezekin Espanyol-Athletic partida batean. Argazkia: EFE

Hiru urte pasa dira Dani Jarque Espanyoleko jokalaria hil zenetik. Taldearekin, denboraldiaurreko 'stage'a egiten ari zen Covercianon, Italian. Bihotzekoak emanda hil zen, kontzentrazio hoteleko bere gelan.

2009ko abuztuaren 8an hil zen Espanyoleko kapitaina. Jarquek 26 urte zituen, eta bere emaztea haurdun zegoen. 2009ko irailaren 23an, bere alaba Martina jaio zen.

Jarque oso maitatua zen taldekideen, eta Espanyoleko zaleen artean. Gaur egun, Cornella-El Praten jokatzen diren partida guztietako 21. minutuan, zaleek txalo egiten dute taldeko kapitainaren omenez, 21 zenbakia baitzeraman Espanyoleko elastikoan.

Hiru urte pasa diren arren, Cornella-El Prateko 21. atean ez dira omenaldiak faltako.


Albisteak (1)